Baztango udaltzain lanpostu bat oposizio bidez beteko dute

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 17a, 07:39

Iaz egindako deialdiaren kontrako errekurtsoa onartu egin da eta oraingoan ez da 35 urte bete gabeak izatea eskatuko

Udaltzain lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdia egin zuen iaz Nafarroako Gobernuak. Errekurritu zen deialdiaren baldintza bat. Errekurtso hori onartu da azkenean, eta  hori dela eta, orain bertze epe bat eman dute oposizioan parte hartu nahi duenak aurkeztu ahal izateko. Horietako lanpostu bat, Baztango Udaleko udaltzain izateko da, euskararen C-1 maila izateko baldintzarekin.

Nafarroako Gobernuko Barne Departamentuko zuzendari nagusiak 2014ko irailean zenbait udalerrietako udaltzain lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdi bat egin zuen.  2014ko irailaren 17ko 182. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, izangaiek bete beharreko baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, epeak, etab.  zehaztuz. Deialdi hori errekurritua izan zen, baldintzen artean, izangaien adinari zegokionez,  35 urte bete gabe izatea eskatzen baitzuten.

Errekurtsoa onartu dute, eta hori dela eta, 2015eko apirilaren 1eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da berriz ere ireki dela epea oposizioan parte hartu nahi duenak aurkeztu ahal izateko. Iraileko deialdian ezarritako epeetan aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztu zuten izangaiek ez dute berriz parte hartzeko eskaera aurkeztu behar.

Baztango udaleko udaltzain izateko, euskararen C-1 maila izatea eskatzen dute baldintza moduan. Eskariak maiatzaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun