Ikustarazten margo erakusketa zabalduko da Arizkunenean apirilaren 20tik maiatzaren 2ra

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 17a, 07:32

Baztango eta Bertizaranako margolarien lanak ikusgai izanen dira

Apirilaren 20tik maiatzaren 2ra Baztan eta Bertizaranako margolarien lanak bilduko dituen Ikustarazten margo erakusketa ikusgai izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Apirilaren 20tik maiatzaren 2ra Baztan eta Bertizaranako margolarien lanak bilduko dituen Ikustarazten margo erakusketa ikusgai izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Zehazki, Luis Barros, An Ananda Gonzalez, Mila Esteban, Koro Ibarra, Eva Irazoki, Puy Luquin, Isabel Olondriz eta Patxi Txokarroren lanak zintzilikatu et ikusgai izanen dira astelehenetik ortziralera 18:30etik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun