Jendaurrean solasten ikasteko emakumeendako ikastaroa antolatu dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 15a, 07:25

Apirilaren 30a baino lehen eman behar da izena eta Esti Redondo izanen da irakasle

Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak “Nola hitz egin jendeaurrean” emakumeentzako ikastaroa antolatu du. Bortz larunbatez maiatzaren 9, 16, 23, 30 eta ekainaren 6an eskainiko du Esti Redondo Tirado irakasleak Arizkunenea Kultur Etxean, euskaraz eta doan, 09:00etatik 13:30era.

Aitzinetikan eman behar da izena Berdintasun Zerbitzuan (948 580006 edo berdintasuna@baztan.eus) eta azken eguna apirilaren 30a izanen da.

Helburuen artean, entzulego mota ezberdinen aurrean hitz egiteko osagai beharrezketan aritzea eta jendeaurreko egoeratan gure buruarekin ziurtasuna lortzea daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun