Arraiozko Xuntenekobordako eta Almandozko Etxotoko ahariek irabazi dute Elizondoko Udaberriko Feriako lehiaketan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko api. 13a, 07:19
Ahari lehiaketako saridunak, Elizondoko Merkatuko Plazan.

Amaiurko Felisa Irungaraik Elizondoko Autxitxian egindako lehen gasna aurkeztu zuen

Elizondoko Udaberriko Feria egunean, ahari lehiaketaren hamazazpigarren edizioa burutu zen apirilaren 10ean. Ahari lehiaketaz gain, Gasnaren Asteari akabaila emateko Elizondoko Autxitxian gasnategian egindako urteko gasna berriaren aurkezpena egin zen eta lehen kortea eman zion Felisa Irungarai gasnagile erretiratuak.

Ahari lehiaketaren hamazazpigarren edizioari dagokionez, burugorrien artean, lehenbiziko bi sariak Arraiozko Xuntenokobordako Sagrario Urrozentzat izan ziren (75 eta 50 euro) eta hirugarrena Arizkungo Plazaburuko Jose Mari Gamioarentzat (30 euro).

Burubeltzen artean, lehen saria Almandozko Etxotoko Begoña Etxalarrek eraman zuen eta bigarrena eta hirugarrena Iruritako Garnuxarreako Migel Angel Maritorenak. Bi kategorietako irabazleek kaiku bana ere jaso zuten saritzat.

Ahariez gain, bertze zenbait azienda ere aurkeztu zituzten Merkatu Plazan, behi buruak batez ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun