Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015

Julio Sotok irabazi du 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 30a, 09:21
Juanjo Atxak jarri zion txapela Julio Sotori.

Juanjo Atxaren eskutik jaso zuen txapela, 1.250 bertsozale bildu zituen Elizondoko Baztan pilotalekuan

Julio Sotok irabazi du Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatu berri den 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 1.250 bertsozalek jarraitu dute finala bertatik bertara. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondotik, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira. 

Julio Sotok irabazi du Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatu berri den 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 1.250 bertsozalek jarraitu dute finala bertatik bertara. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondotik, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira. Ikusi argazkiak https://www.facebook.com/ttipi.eus/media_set?set=a.10205144923877357.1073742148.1072491276&type=1&pnref=story

Zortzikoteak bere lan puntuagarria bukatu ondotik Julio Soto eta Xabier Terreros izan dira buruz-burukoa jokatu dutenak.

 

Honela gelditu da finaleko puntuazioa:

Julio Soto: 797,5 puntu

Xabier Terreros: 759

Eneko Lazkoz: 446,5

Oskar Estanga: 430,5

Eneko Fernandez: 420,5

Ander Fuentes “Itturri”: 412,5

Julen Zelaieta: 411

Aimar Karrika: 405,5

 

Fernando Anbustegi eta Alaitz Rekondok gidatu dute finala. Epaile lanetan Nerea Bruño, Mikel Beaumont, Jon Abril, Arkaitz Goikoetxea eta Saioa Mitxelena aritu dira eta Nerea Goñi idazkari lanetan.

Momentu ederrak izan ditu saioak: Baztango Ikastolako seigarren mailako haurrek bertsotan aurkeztu dituzte finalistak saioari hasiera emanez eta Juanjo Atxa almandoztarra izan da Julio Sotori txapela jantzi dioena. Baztan ikastolako irakasle izanik, urte luzeetan zehar eskola orduetan bertsolaritzaren transmisioan eta zabalkundean eginiko lan isil eta etengabea eskertu nahi izan diote Nafarroako Bertsozale Elkartetik.

 

Zortzikoteak saio ederra egin zuen. Denen buru Julio Soto. Saio bikaina azken agur hunkigarriarekin borobildu zuen, begiak malkotan zituela.

 

Txapeldunaren agurra:

Julio Soto / Elizondo, 2015-03-28

Aitak zuri hitz egiten

pasatzen ditu egunak

egunero pizten dizu

kandela ama kuttunak.

Itsaso zurekin dago

dauden bezala lagunak

Idurre eta Gorriti

eta oilagorren lumak

guztiok elkartzen gaitu

zuganako maitasunak.

Alberto hartu itzazu

Besarkada bihotz dunak

Gutxi barru aurrez aurre

emango dizkizugunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun