Uholdeen harira Gobernuak nafarren arteko ezberdintasunak egiten dituela uste du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 25a, 08:25
Florentino Goñi, Garbiñe Elizegi eta Jon Elizetxe, martxoaren 24ko agerraldian.

Baztango kasuan, iazko larrialdietako lanetatik %70 ordaindu duten bitartean, orai lan guzien %100 ordainduko du

2015. urte hasieran Nafarroan gertatutako uholdeen inguruan bere elkartasuna adierazi die Baztango Udal Gobernu taldeak kaltetuak izan diren herri eta herritar guztiei. «Badakigu lehenengo eskutik zein gogorrak izan daitezkeen momentu eta egoera horiek» aipatu dute martxoaren 24an egindako agerraldian. Nafarroako herritar guztiei baina bereziki baztandarrei jakinarazi nahi izan diete 2014ko uztaileko uholdeak gertatu ondoren zein den Baztanek duen egoera eta baita 2015ko uholdeekin izan den trataera desberdina ere. «Datu hauekin adierazi nahi dugu zein nabarmena den UPNren gobernuak Nafarren artean egiten dituen desberdintasunak» azpimarratu zuten.

2014ko uholdeak gertatu ondoren hainbat bisita izan zituzten bai Nafarroako Gobernutik zein Estatuko Gobernutik. Baztango Gobernu Taldearen erranetan, «promesa ugari izan ziren baina aipatutako laguntzak ez ziren iritsi eta gaur egun azpiegitura publikoetan izan ziren kalteetatik 706.685,62 euroko balioa duten kalteak konpondu gabe daude oraindik, eta finantziazioa lortzeko aukerik gabe».

Egin diren obretatik Nafarroako Gobernuak larrialdizkoak diren lanetatik %70 bakarrik ordaindu du eta bertze guztiak Baztango Udalak ordaindu behar izan ditu. Nekazaritza azpiegiturentzat eta nekazaritzako kalte pribatuentzat ez zuten inongo dirulaguntza berezirik eskaini. «Orduan diru gehiagorik ez zegoela erran ziguten eta Estatuari zegokiola hori ordaintzea. Baztango Udalaren ustez Nafarroako Gobernuaren betebeharra zen ez-ohiko dirulaguntzak bideratzea kalte horiek ordaindu ahal izateko. Kontseilariaren erantzuna izan zen, hori beste nafar guztiak diskriminatzea izango zela».

Hortaz, Baztango udal ordezkariek sorpresa izan dute martxoaren 17an Tokiko Administrazioko zuzendari nagusi zein teknikariekin izan duten bileran jakinarazi baitiete 2015ko kasuan bai Nafarroako Gobernuak baita Estatuko Gobernuak ere dirulaguntzekin larrialdizko kalteen %100 ordainduko zituztela. Hortaz aparte, nekazaritza azpiegiturentzat ere dirulaguntzetan %100 ordainduko zitzaiela eta errekan ere konfederazioak eginen ez dituen lanetan Nafarroako Gobernuak %100 ordainduko duela. Bertze aldetik nekazari pribatuentzat ere  dirulaguntzak izango zirela uholdeengatik irabaziko ez dituzten diruak kobratzeko. Baztango kasuan ez da horrelakorik izan.

Baztango udal ordezkarien erranetan, «hondamendi kasuetan ere lehenengo eta bigarren mailako nafarrak gaudela sinistarazi nahi digute». Gobernuaren jokabide “klientelista eta diskriminatzailea” salatu nahi «onartezina eta ustelkeria bultzatu besterik egiten duen jokamoldea delakoz». Horregatik, Udalak berriro ere eskatu du 2014 zein 2015ko izan diren hondamendi kasuetan Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak bideratu ditzan kalteen %100 ordaindu ahal izateko eta ez dezala dirua banatu afiliazio politikoaren arabera baizik eta beharren arabera.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun