Menditarrak BRTko ttikiak konpetitzen hasi dira errugbian ere

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 17a, 09:28
10 urtez beheitikoak hasiak dira konpetizioan. Utzitako argazkia

Martxoaren 19an Lekarozen ariko dira 10, 12 eta 18 urtez beheitikoak

Joan den urtean hasi zen lanean Menditarrak-BRT taldearen eskola, errugbian ez ezik herri kirolean ere. Lan horren ondorioz, aurten lehen aldiz errugbian konpetitzen hasi dira Nafarroako Kirol Jokoetan, 10, 12 eta 18 urtez beheitiko kategorietan. Duela aste pare bat hasi ziren eta martxoaren 19an, San Jose egunez, Lekarozen jokatuko dute bigarren jardunaldia.

Zehazki bi eskola dituzte, bat Ultzaman eta bertzea Lekarozen. Lekarozkoan ortziraletan 18:00etan biltzen dira 27 neska-mutiko, Mariano Iribarren, Iñaki Zubiri, Mattin Apezetxea eta Xabi Urrutiaren ardurapean, baina nahi duen guziarentzat zabalik dagoela gogorarazten dute. Ultzamakoan 20 haur ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun