erran.eus

Hil egin da Erratzun astelehenean gertatutako auto istripuan zauritutako emakumezkoa

  Gertaerak  Baztan  Erratzu

66 urteko Zugarramurdiko emakumezkoa da hildakoa

Hildakoa 66 urteko Zugarramurdiko emakumezkoa da. Ezbeharra astelehenean 20:48ean gertatu zen, N-121-B errepideko 56,4. kilometroan, Erratzu parean. Antza, emakumezkoa gidatzen ari zen autoa bidetik atera zen, eta harrizko pareta jo eta autoa irauli egin zen. Belardi batean gelditu zen. Istripuaren unean larri zauritua gelditu zen, eta astearte arratsaldean hil zen Nafarroako Ospitalean.

Auto istripu larria gertatu zen astelehen arratsean, 20:48ean, Erratzun, N-121-B errepideko 56,4. kilometroan. Autoaren gidaria, M. A. G. A. 66 urteko Zugarramurdiko emakumezkoa, Iparraldera bidean zihoan baina autoa bidetik atera eta harrizko pareta jo zuen. Irauli egin zen kotxea eta belardi batean gelditu zen. Kolpearen ondorioz, zugarramurdiarra larri zauritua gelditu zen, traumatismo buru-hezur-entzefaliko batekin, eta konortea galdu zuen.

Guardiako mediku taldeak istripuaren tokian artatu zuten emakumezkoa, eta Oronozko suhiltzaileak ere istripua gertatu zen lekura hurbildu ziren. Handik Iruñera eraman zuten, Nafarroako Ospitalera eta hantxe hil zen astearte arratsaldean, 18:00 aldera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa