Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia martxoaren 8an Elizondon

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 4a, 08:21
Pirritx, Porrotx eta Marimotots berriz ere eskualdean izanen ditugu. Artxiboko argazkia

Igande arratsaldeko 4:30etik aitzinera Lur aretoan

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Txo, Mikmak txikia ikuskizuna aurkeztuko dute martxoaren 8an, igandean 16:30ean Lur aretoan. Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatutako emanaldira sartzeko 6 euro ordaindu beharko da.

Txartelak salgai daude Elizondoko Intza, Axular eta Fantxiken, Doneztebeko Ekaitzan, Lesakako Haizean, Berako Errekalden eta egun berean takillan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun