Kultur hitzordu bikoitza izanen dute Baztanen otsailaren 22an

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 08:36
'Hazparneko anderea' antzezlana taularatuko dute igande arratsaldean Iruritako Gizarte Bilgunean. Artxiboko argazkia

Baztango Dantzariak taldearen eskutik bailableak Elizondon igande eguedian eta antzerkia Iruritan arratsaldean

Otsailaren 22an, igandean, kulturarekin lotutako hitzordu bikoitza izanen dute Baztanen. 12:45ean Baztango Dantzariak taldearen eskutik Bailableak (Muxikoak, Jotak, Larraindantza, gaita…) dantzatzeko aukera izanen da Elizondoko Plazan.

Igandean 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean berriz, Hazparneko Anderea, Telesforo Monzonek idatzitako an­tzezlana taularatuko du Iduzkilore Antzerki taldeak, Ander Lipus taula zuzendariaren gidaritzapean. Baztango Kultura Batzordeak antolatu du antzerki emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun