Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Lekarozko Aroztegiko egitasmoaren kontrako bertso afaria egin dute

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 10a, 10:33
Giro bikaina izan zuten bertso afarian. Utzitako argazkia

Aimar Karrika eta Eneko Fernandez aritu ziren Legate elkartean

Lekarozko gazteek eta Aroztegia eta gero zer? taldeak antolaturik larunbat gauean Lekarozko Legate elkartean bertso afaria egin zuten, «Aroztegiko pelotazo urbanistikoaren kontra bertso giroan». Harat hurbildutakoek Aimar Karrika eta Eneko Fernandez bertsolariekin gaualdi ederraz gozatu ahal izan zuten.

Nafarroako Gobernuak Aroztegiko UGPSa onartu ondotik proiektuaren kontrako ekimenek aitzinerat segitzen dute. Ondoko asteetan Baztango erakunde eta eragile desberdinek UGPSaren kontrako alegazioak aurkeztuko dituzte. Joan den urtarrilaren 4an Lekarozko herrian UGPSaren kontra Baztango aferak baztandarrek erabaki, UGPSik Ez lelopean elkarretaratzea egin zuten. Aroztegia eta gero zer? taldeak aipatu duenez, «Aroztegian luxuzko hotelaz eta golf belaiaz gain 230 etxebizitzako luxuzko etxe-ingurua egin nahi dute. Lekarozen ondoan 800 pertsonako herri berri bat, Baztango 16. herria».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun