IK Iparretarrak erakundeari buruzko informazio gaualdi interesgarria burutu zen Erratzun

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 9a, 10:31
Bidart eta Sainte Marie, Erratzuko elkarteko solasaldian. Utzitako argazkia

Dokumentala ikusteaz gain, Filipe Bidart eta Papi Sainte Mariek solasaldia eskaini zuten

IK (IparretarraK), ipar Euskal Herriko erakunde politiko armatuari buruzko informazio gaualdia iragan zen otsailaren 6an eta 40 bat lagun elkartu ziren Erratzuko elkartean ortziral arratsean.

IK (IparretarraK), ipar Euskal Herriko erakunde politiko armatuari buruzko informazio gaualdia iragan zen otsailaren 6an eta 40 bat lagun elkartu ziren Erratzuko elkartean ortziral arratsean.

Lehen zatian Sylvie Garate-ek egin duen dokumentala hedatua izan zen: Génération autonomistes basque, euskarazko azpi tituluekin. 1960. hamarkadatik izan diren herri dinamikak herria biziarazteko, Iparretarrak erakunde armatuaren sorrera, garaiko kontestu soziala eta politikoa, erakundearen ekintzak, gaur egungo egoera eta beste hainbat gai tratatzen dituen dokumentala da. Iparretarrak erakundeak herrian bizi, lan egin eta erabakitzeko borroka eraman du ipar Euskal Herrian.

Bigarren zatian, IK erakundean militante izan diren Filipe Bidart eta Panpi Sainte Marie etorri ziren publikoaren galderei erantzuteko. IKren historia aipatzeaz gain, beste gai anitz aipatuak izan ziren gaualdian: kartzela bizia, euskararen egoera, autonomia eskaera iparraldean, hauteskundeak, laborantza, iparralde eta hegoalde arteko harremanak eta bertzelakoak.

Publiko interesatu eta partehartzailea izan zen beraz gaualdian. Filipe eta Panpi Erratzura etorri diren bezala, prest dira bertze herritara joatea dokumentala ahal bezainbat hedatua izan dadin eta ipar Euskal Herriko historia ezagutarazteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun