Ilbeltzaren 25ean, igandean 19:00etan bertso trama izanen dute Arizkunenean, Odei Barroso, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin. Fernando Anbustegi izanen da gai-jartzailea.
Ilbeltzaren 30ean, 22:30ean, Bi Bala bertso musikatuak izanen dituzte Elizondoko Intza ostatuan. Bertso Eskolak eta Intza ostatuak elkarlanean antolatu dute emanaldia.
Bertso eskolaren bosgarren urteurreneko ekitaldiekin akitzeko, ilbeltzaren 31n, Gizakunde eguna dela eta Jantziloren epaiketa eta afaria bertsolariekin izanen da aurtengoan Erratzuko plazan eta elkartean, arratseko 10etatik aitzinera.