Atx Teatroa taldearen emanaldia ilbeltzaren 18an Iruritan

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 15a, 09:29
Atx teatroaren emanaldia igande arratsaldean izanen da Iruritako Gizarte Bilgunean. Utzitako argazkia

Igande arratsaldeko 7etan, ‘Emeen sotoa eta arren ganbara’ antzezlana eskainiko dute Gizarte Bilgunean

Ilbeltzaren 18an, Atx Teatroa taldearen Emeen sotoa eta arren ganbara helduentzako antzezlana ikusgai izanen da Iruritako Gizarte Bilgunean, igande arratsaldeko 7etan hasita. Baztango Kultura Batzodeak antolatu du emanaldia.

Ganbaran arrak bizi dira, arrendako arrek sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goitian jaun eta jabe. Beheitian kateak eta iraultza. Bi gelak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa ekarriko duen oinordekorik. Gezurrekin eta muturreko matxismoan hezitako seme gizajoak iraultzarako aukera bakarra itoko du nahigabe. Guztiak teatroaren tranpan eroriko dira. Botereak agerian utziko ditu bere biziraupenerako mekanismoak zeintzuk diren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun