Erratzuko Etxeleberteko Txokoan bertso afaria eginen dute larunbat arratsean

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 16a, 12:59

Baztango Bertso Eskolaren bosgarren urteurreneko ekitaldien baitan

Baztango Bertso eskolak bortz urte beteko dituela eta zenbait ekitaldi antolatu dituzte, “Bortzeko haundian” izenburupean, Baztango Udaleko Kultura Batzordearen laguntzarekin. Joan den astean Beira taldeak eskainitako emanaldiaren ondotik, larunbat arratsean bertso afaria izanen da Erratzuko Etxeleberteko Txokoan.

Ilbeltzaren 17an, larunbat arratseko 9etan bertso afaria prestatuko dute Erratzuko Etxeleberteko Txokoan. Agin Laburu, Sustrai Colina eta Aitor Sarriegi ariko dira kantari. Erratzuko Kultur Elkartearen laguntza izan du Bertso Eskolak antolaketan.

Datozen asteetan

Ilbeltzaren 25ean, igande arratsaldeko 7etan bertso trama izanen dute Elizondoko Arizkunenean, Odei Barroso, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin. Fernando Anbustegi izanen da gai-jartzailea. Euskal Nobela Beltzaren Astearen barrenean antolatu du ekitaldi hau Baztango Udalak.

Ilbeltzaren 30ean, ortziral arratseko 10:30ean, Bi Bala bertso musikatuak izanen dituzte Elizondoko Intza ostatuan. Bertso Eskolak eta Intza ostatuak elkarlanean antolatu dute emanaldia.

Bosgarren urteurreneko ekitaldiekin akitzeko, ilbeltzaren 31n, Gizakunde eguna dela eta Jantziloren epaiketa eta afaria bertsolariekin izanen da aurtengoan Erratzuko plazan eta elkartean, arratseko 10etatik aitzinera. Baztango Bertso Eskolak, Jo ala Jok eta Erratzuko Kultur Elkarteak antolatu dute ekitaldi hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun