Diana Iniestaren 'Erratzu' erakusketa bere tailerrean egonen da ikusgai gaurtik abuztuaren 31ra arte

Ttipi-Ttapa 2014ko abu. 25a, 13:26

Erakusketara hurbiltzen diren guztien artean bere koadro bat zozketatuko du

Erakusketara hurbiltzen diren guztien artean bere koadro bat zozketatuko du Diana Iniestak. Irailaren 1eko ONCEko zenbaki sarituaren azken hiru zenbakiak dituena izanen da irabazlea.

Abuztuaren 1ean zabaldu zuen Diana Iniesta margolariak Erratzu izeneko erakusketa herriko labaderoan. 30 bat margolan biltzen dituen erakusketa labaderoan egon da orain arte, baina gaurtik aitzinera bere tailerrean egonen da ikusgai, hilaren 31ra arte. Ordutegia betikoa izanen da, egunero irekiko du 18:00etatik 21:00etara.

Hilabete osoan erakusketa ikustera hurbiltzen diren guztien artean Dianak bere margolan bat zozketatuko du, 60x60 zentimetroko neurria duena eta irudian ikus daitekeena. Irabazlea irailaren 1eko ONCEren zenbaki sarituaren azken hiru zenbakiak dituena izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun