Diana Iniestaren margoak ikusgai izanen dira Erratzuko labaderoan eta ostatuetan

TTIPI-TTAPA 2014ko abu. 1a, 09:54
Erratzuko ikuspegiak ageri dira erakusketan. Utzitako argazkia

Abuztuaren 1etik 31ra izanen da erakusketa eta irailaren 1ean, koadroetako bat zozketatuko du

Erratzun bizi den Diana Iniesta Benedicto margolari kataluniarren 30 margolan ikusgai izanen dira abuztuaren 1etik 31ra Erratzun. Orain arte bezala, labaderoan ikusiko dira lanik gehienak, baina ostatuetan eta komertzioren batean ere jarriko ditu zintzilik. Ikusi bideoa

Denera, olioz egindako 30 lan berri aurkeztuko ditu Diana Iniestak “Erratzu” izenburupean. Bitxikeri gisara, koadro bakoitzak zintzilikatuko den tokiko ikuspegia eskainiko du. Erraterako, Iparla ostatuan jarriko denak, ostatu sarreratik ikusten den karrikaren ikuspegia eskainiko du.

Gainera, erakusketa akitzen denean, irailaren 1ean, erakusketa bisitatzera agertzen diren guztien artean koadro bat zozketatuko du, ONCEren zozketaren azken hiru zenbakiekin bat eginez.

Erakusketaren inaugurazioa abuztuaren 3an, igande arratsaldeko 6:30ean eginen da Erratzuko labaderoan eta olerki-errezitaldia eta dantza eta musika performanceak izanen dira, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun