Mundu osoko Otondotarrak Baztango sortetxean bildu dira seigarrenez

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 24a, 11:21
Mundu osoko Otondotarrak Erratzun, arbasoen sorterrian. Juan Mari Ondikol

Erratzun meza aditu ondotik, Oronozko Urgainen bazkaldu zuten 80 bat lagunek

Mundu osoan Otondo abizena daramatenek Erratzun bildu ziren seigarrenez ekainaren 21ean. Zehazki, Gorostapoloko Otondoan duten jatorrizko sortetxea Baztanen ez ezik, Europan eta Amerika osoan hedatuak dauden Otondotarrek.

Seigarren urtez bildu ziren Erratzun eta hildakoen aldeko meza aditzeaz gain, Erratzuko Bestaberri eguneko prozesioan ere parte hartu zuten. XVIII. mendean joan ziren lehenbiziko Otondotarrak Baztanetik Ameriketara, Argentina eta Txile aldera. Hain zuzen, Txiletik bueltan etorri zen larunbatean Agustin Otondo Dufurrena, Baztango historia eta diaspora sakon aztertu eta 1997an Nafarroako Carlos III.aren gurutzea jaso zuena lan horregatik.

Erratzuko meza eta prozesioan parte hartu ondotik, 80 bat Otondotarrek Oronozko Urgainen bazkaldu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun