Ikasturte bukaerako afaria eginen du Erratzuko Kultur Elkarteak ekainaren 7an

TTIPI-TTAPA 2014ko eka. 6a, 12:46
Euskal dantzen tailerrean ikasitakoa erakutsi dute aurten ere. Artxiboko argazkia

Kastonea jatetxean izanen da afaria, baina larunbat arratsaldean ikasturte osoko lana ikusgai jarriko dute

Ikasturte bukaerako afaria eginen du ekainaren 7an Erratzuko Kultur Elkarteak Kastonean. Afaria ikasturteko tailer eta ikastaroen akabera ospatzeko izanen da eta jardueraz betetako atsalde batekin osatuko dute.

Ikasturte bukaerako afaria eginen du ekainaren 7an Erratzuko Kultur Elkarteak Kastonean. Afaria ikasturteko tailer eta ikastaroen akabera ospatzeko izanen da eta jardueraz betetako atsalde batekin osatuko dute. A

unitz izan dira ikasturte honetan Erratzuko Kultur Elkartetik antolatu eta martxan paratu dituzten tailer eta ikastaroak: kantu zaharren tailerra (astelehenero egiten dena), euskal dantzen tailerra (ortziraletan), buruhaundi eta giganteak egiteko tailerra (oraindik asteazkenetan egiten dena), amarik gabeko sukaldaritza tailerra (ortzegunetan egin dena), FanfaRronak fanfarreak egiten dituen entsaioak atzendu gabe. Hauetaz gainera, paxaka ikastaroa egin izan da hondar hilabeteetan.

Aitzineko urteetan bezala auzolana izan da ikastaro-tailer hauen planteamendua eta ekainaren 7an emaitzak ikusteko aukera paregabea eskainiko diote herriari. Larunbat atsalde erdialdean paxaka erakustaldia eginen da pilotalekuan. Ondotik, herriko plazan euskal dantza tailerrean erakutsitakoa ikusgai izanen da eta estreinaldi moduan, buruhaundiak, karrikaratuko dituzte FanfarRonak alaiturik. Horrela hasiko da kalejira eta ostatuz ostatu ibiliko dira abesten. Eta akitzeko kantu-zaharren afaria Kastonean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun