Goizeko lehenengo orduan matxura izan duen kamio bat errepidean gurutzatuta gelditu da, hiru errailak hartuz. Horren ondorioz, Iruñea eta Behobia lotzen dituen N-121A errepidea itxita gelditu da bi noranzkoetan Almandoz parean. Kamioia konpontzeko lanak amaituta, berriro ere errepidea zabaldu dutela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. Denbora tarte honetan, trafikoa Belateko errepide zaharretik desbideratu dute, bi kilometro eta erdiz. Kamioia zegoen puntua igarota, berriro ere N-121A errepidera bideratzen zuten zirkulazioa, hortaz, gidariek ez dute belateko mendatea igaro beharrik izan.