Lizartzuko bazkalekuaren hesiak berrituko ditu Baztango Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko urr. 18a, 09:10

154.000 euro kostako den lana egiteko Cedernaren laguntza izanen du, ez ordea Nafarroako Gobernuarena

Baztango udalak Lizartzuko bazkaleku komunaleko hesi osoa berrituko du, orain artekoa guztiz deseginik eta urraturik baitago. Lan horrek 154.000 euroko kostua izanen du (BEZ barne). Kopuru horretatik Baztango udalak 94.000 euro ordainduko ditu eta gainerako 60.000 euroak Cederna-Garalurren laguntzari esker ordainduko dira.

Baztango udalak Lizartzuko bazkaleku komunaleko iskindegi edo hesidura guztia berrituko du, orain artiokoa guztiz deseginik eta urraturik baitago. Lan honek 154.000 euroko kostua izanen du (BEZ barne). Kopuru horretatik Baztango udalak 94.000 euro ordainduko ditu eta gainerako 60.000 euroak Cederna-Garalurren laguntzari esker ordainduko dira.

Nafarroako Gobernuaren murrizketa politikaren ondorioz, lan hauek ez dute gobernuaren diru-laguntzarik izanen, nahiz eta nekazaritza azpiegituretako urteko planaren barnean onartua egon.

Modu berean, kontuan hartu behar da hesiaren egoera txarraren ondorioz aurten baserritar gutiagok egin dutela bertan aziendak kontzeko eskaera –hamabortzek– eta, horrela, iaz baino buru gutiago izan direla; 2012an denera 29 behi eta miga, 104 behor eta pottoka eta 220 ardi sartu dituzte. Hesia berrituta baserrietako produkzioak atxekitzeko eta iraunarazteko behar-beharrezkoak diren bazkaleku komunalen eskaintza hobetuko da eta horrela baserritarrek gure ekonomiaren, gizartearen, ingurunearen eta kulturaren iraupenean duten garrantzia segurtatuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun