UEU 40. Udako ikastaroko klaseak Baztanen emanen dira uztailaren 17an

TTIPI TTAPA 2012-07-17 10:36   Gizartea  Baztan

Asteartean, Nafarroaren konkista berrikusten ikastaroa eskainiko da

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) 40. Ikastaroen barrenean, uztailaren 17an Baztanera bisita eginen dute ikasle eta irakasleek, Nafarroaren konkista berrikusten izeneko ikastaroa eskainiko baita.

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) 40. Ikastaroen barrenean, uztailaren 17an Baztanera bisita eginen dute ikasle eta irakasleek, Nafarroaren konkista berrikusten izeneko ikastaroa eskainiko baita.

Astearte goizeko 10:00etatik 11:30era Nafarroaren konkista eta gaztelar anexioa (1512-1515) solasaldia izanen da Elizondoko Arizkunenean, Roldan Jimenoren eskutik. 12:00etatik 13:30era Berreskuratze saioetatik Amaiurko gudura (1516-1521) solasaldia Joseba Asironen eskutik, hau ere Arizkunenean.

Arratsaldean, 16:00etatik 16:30era Amaiurko gazteluaren indusketen azken emaitzak azalduko dituzte, Juan­txo Agirre Mauleonen eskutik Amaiurko Otson­do elkartean. 16:30etik 17:30era, Amaiurko gazteluari bisita eginen zaio.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa