Lau gazterekin zihoan todoterrenoak istripua izan zuen ortzegun arratsaldean , 19:30 aldera, Arizkungo Ordoki auzoan, Azpilkueta Erratzurekin lotzen duen bidegurutzearen parean. Kolpearen ondorioz, auto barrenean zihoazen Elizondoko gazteak zaurituak izan ziren.
Ibilgailua Elizondora bidean zihoan, eta N-121Bko 55. kilometroan bidetik atera zen. Antza, bertze ibilgailu bat errepidera sartu zenean, Nissan Terranok bolantea biratu egin zuen bertze autoa ez jotzeko eta horren ondorioz, bidetik atera eta irauli egin zen.
Ibilgailuan lau gazte zihoazen: 18 urteko mutil eta neska batek zauri larriak izan zituzten ibilgailu barrenean harrapatuak gelditu zirelako eta 18 eta 19 urteko bertze bi gazteak arin zauritu ziren.