Eskualdeko 55 lagun hasi dira Arraiozen zabaldu berri duten Nafar Mendi merkatalgunean lanean. 4,5 milioi euroko inbertsioa egin dute Elorga anaiek eta 20.000 artikulu baino gehiago eskainiko dira saltokian. Inaugurazio ekitaldia ekainaren 22an egin zen eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea, Begoña Sanzberro Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Landa Garapeneko kontseilaria, Lander Santamaria udal zinegotzia eta Sotero Etxandi Arraiozko alkatea izan ziren ekitaldian. Hipermerkatuaren atarian, Berako Saverako langileek beraien egoeraren berri eman zioten Gobernuko presidenteari eta ordezkariei.