Euskaraz lan egiten dutenentzako dirulaguntza

Maite Oteiza 2010ko ots. 17a, 12:32

Urtarrilaren 25eko bilkuran onartu zituen Udalak euskararen normalizazioan ari direnen­tzako 2009ko dirula­gun­tzak. Hala, Xorro­xin Irra­tiak eta Xaloa Telebistak bakoitzak 6.215,24 euro hartuko dituzte; TTIPI-TTAPAk 4.808,02 euro jasoko ditu; AEK euskalte­gia­ren­tzat 4.690,75 euro onartu ditu; Etxetik Plaza aldizkariarentzako 1.284,41 euro; Na­farroa Oinezek eta He­rri Urratsek bakoi­tzak 330,02 euro hartuko dituzte eta Euskal Kantu Txapelketarentzat 600 euro bideratuko ditu Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun