Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko proiektuaren kontra taldea sortu dute

ttipi-ttapa 2010ko urt. 8a, 09:06
Utzitako argazkiak

 

Lekarozko Aroztegiko egitasmoaren kontra Aroztegia... Eta gero zer! taldea sortu dute hainbat baztandarrek eta abenduaren 17an aurkeztu zuten Arizkunenean. Proiektua «Baztango etxebizitzen beharrarekin eta Baztango egiturarekin, lurraldearekin eta nortasunarekin deus ikustekorik ez duen egitasmo urbanistiko bat» dela kritikatu zuten, «batzuen kontu korrontea itsuski handitzeko». Proiektua Baztan osorako kaltegarria izanen dela azpimarratzeaz gain,  egitasmoa geldiarazi eta «bertze gisako Baztan bat behar eta merezi dugulako» lan eginen dutela aipatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun