Aizkolegi taldea antolatua, Bidasoa garbiketa kanpaina barnean, buruilaren 30ean Oronozen, eta urriaren 21ean Elizondon eta Iruritan ibaia eta erreken garbiketa burutu zen. Oronozen 150-200 pertsona inguru bildu ziren, Iruritan 28 eta Elizondon 36. Garbiketan parte hartzeko izena eta Nortasun Agiria eman behar zen, Ardura Zibileko Asegurua kontratatu zutelakoz.