Munduko Jaiotzen erakusketa igandea bitarte Gorrienean

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 27a, 14:41

Arizkungo Bozate auzoko Gorrienean zazpigarren urtez egin den Munduko Jaiotzen erakusketak izan duen arrakasta ikusirik, urtarrilaren 22a arte luzatzea erabaki dute Xabier Santxotena eta Teresa Lafragua egileek. Larunbatean eta igandean izanen dira erakusketa ikusteko azken egunak, larunbatean 11:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara eta igandean goizez bakarrik, 11:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun