Abenduan hasitako ekitaldiei segida emanen die Baztandarren Biltzarrak egunotan. Ilbeltzaren 16tik 27ra iñauteri buruzko jardunaldiak egiten ari dira. Larunbatean, ilbeltzaren 21ean, «Galtzerdi Suizida» ipuinaren kontaketa eta marrazketa eginen dute Asier Larretxeak eta Juan Angel Perotxenak Elizondoko Gaztetxean. Ilbeltzaren 28an, Arizkungo Gamioxarrean inausketa ikastaroa eginen da eta iluntzean kontzertua izanen da Gaztetxean. Otsailean ekitaldi gehiago izanen dira.