Baztandarren Biltzarra besta airean da berriz ere

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 27a, 12:19

Baztandarren Biltzarrak ohar baten bidez jakinarazi duenez, «Baztandarren Biltzarra besta berriz ere airean dago». Elkartearen ustez, azken urteetan bestaren kanpoko irudia bada ere, barnetik ikusten den errealitatea gordinagoa da: «orain arte lan aunitz egin izan da jende guttiren artean. Gure filosofia justu kontrakoa da: lana denen artean egitea, bakoitzak lan guttiago egiteko». Orokorrean, laguntza eskasa bada, zenbait arlotan are gehiago nabarmentzen da, ostatuan adibidez. Elkartearen ustez, asteburu osoan hamabi pertsonetako zortzi txanda behar dira ostatuan lan egiteko. Hurrengo otsailaren 17rako, Baztandarren Biltzarrak talde horien erantzuna hartzen badu, beraiekin harremanetan jarriz, aurten besta ospatuko da, bertzenaz ez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun