Udalak omenaldia egin die erretiratutako bi langileri

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 27a, 12:19
Utzitako argazkiak

Balleko Udalak San Anton eguna aprobetxatu zuen erretiratutako bi langileri omenaldia egiteko. Juan Mari Alkasenak 62 urte ditu eta 35 urtez funtzionario lana bete du udal bulegoetan. Bitxikeria gisara, Juan Mari Balleko Etxean bertan jaio zen, bere aita Lino eta Victoriano aitatxia guarda lanean aritu baitziren. Omendutako bertze langilea Juan Jose Laurnagarai arraioztarra izan zen, urtetan guarda lana bete zuena. San Anton egunean ospitalean zegoenez, Juan Luis bere semeak hartu zuen oroigarria bere izenean, Santi Aldako zinegotziaren eta Virginia Aleman alkatearen eskuetatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun