Javier Echarte Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abelzaintza eta Elikadura kontseilariak Iruritako Loizu hiltegiko lanak bisitatu zituen otsailaren 8an. Gaur eguneko legedia egokitzeko 200.000 euroko aurrekontua duten lanak egiten ari dira hiltegian eta Nafarroako Gobernuak %60 ordainduko du, 120.000 euro.