Hirurteko Planean egindako azpiegitura lanei bisita

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 13a, 19:56
Ondikol TTIPI TTAPA

Ekainaren 27an, Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilaria, Virginia Aleman alkatea eta bertze zinegotzi eta teknikari batzuk azkenaldian Elbeten, Anizen, Amaiurren eta Erratzun egindako lan batzuk ikusten ibili ziren. Obra hauek 2001-2003 Hirurteko Azpiegitura Planaren barrenean sartu dira. Guzira 1.650.000 euroko gastua izan dute, horietariko 990.000 Nafarroako Gobernuak ordaindua. Lau herrietan, saneamendu eta ur-hornidura lanak egin dira, baita zolaberritzeak ere. Erratzun, Gorostapolo eta Izpegiko errepide bazterrak ere garbitu dituzte. Balleko Udalak, Arizkun, Arraioz, Oronoz-Mugairi eta Almandozko saneamendu sareen berritzea hurrengo planean sartu du, 2,5 milioi euroko aurrekontuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun