Baztan eta Bidasoaldean gasa sartzeko hitzarmena sinatu da

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 13a, 17:34

Nafarroako Gobernuak eta Gas Natural enpresak Baztan-Bidasoa aldean gasa sartzeko elkarlan hitzarmena sinatu zuten ekainaren 30ean. Industria eta Teknologia, Komertzio eta Lan Departamentuak Iruñean duen egoitzan egin zen sinadura ekitaldia eta bertan izan ziren Jose Javier Armendariz Quel, departamentu horretako kontseilaria; Antonio Peris Mingot, Gas Navarrako garraio eta banaketarako zuzendaria; Enrique Diaz Moreno, Nafarroako Gobernuko Industria eta Komertzio zuzendari nagusia eta Jose Maria Gil Aizpuru, Gas Navarrako zuzendari nagusia. Baztan-Bidasoan gasifikazioa garatzearekin 6.000 lagun baino gehiagori zerbitzua eskainiko zaio, Navarra Horizonte 2010 Energia Planaren helburuekin bat eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun