«UPNk ez du egiazko argudiorik eta horregatik gezurra eta faltsukeria erabiltzen du Baztango alkatetzatik egiten ari garen lana erasotzeko». Solas hauekin erantzun zien Virginia Aleman alkateak UPNk prentsaurrekoan errandakoei. Arraiozko merkataritza guneari dagokionez, «erakunde ezberdinen aitzinean proiektuaren segimendua egin dut, nere lana betez» erran du alkateak. Iruritako Gizarte Zentroaren aferan, udal teknikarien aholkuak segitu dituztela adierazi zuen.