Elizondoko Giltxaurdi udal kirol instalazioetan, joan den urtean bezala sorosle edo sokorrista titulazioa ateratzeko ikastaroa egiteko asmoa dute, Iruñeko DYAren laguntzarekin. Sorosle ikastaroaz gain, ATA, edo Anbulantziako Tekniko Laguntzaile izateko ikastaroa ere atera nahi da.
Horretarako, jendea dagoeneko apuntatzen ahal da, behien gutieneko taldea lortuz gero, ikastaroa aitzinera eramateko gestioak eginen baitira. Sorosle ikastarorako guttienez 15 lagun behar dira eta gehienez 25. Giltxaurdi udal kirol instalazioko bazkide ez direnek 340 euro ordaindu beharko dute eta bazkideek 300 euro. Anbulantziako Tekniko Laguntzaile ikastarorako prezioak berriz, bazkide ez direnendako 350 euro eta bazkide direnendako 315 euro izanen dira.
Izen emateko Giltxaurdiko telefonora, 948 452301 telefonora deitu beharko da. Gutxieneko taldea osatzen denean, Giltxaurditik harremanean jarriko lirateke beraiekin eta bilera eginen zen, ikastaroen nondik norakoak zehatzago azaltzeko.