Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abelzaintza eta Elikadura Departamentuak milioi bat euro baino gehiago bideratu ditu mendi aldeko abelzaintza azpiegiturak hobetzeko.
Gure eskualdeari dagokionez, Arantzan 180.000 euro jasoko dituzte, hamabi pista ormigoiztatzeko.
Baztanen, berriz, 56.588 euroko dirulaguntza eskuratuko dute Bidegorrietako haize energiarako eta bertze 123.411 euro Loizuko hiltegian egiten ari diren moldaketa eta hobekuntza obretarako.
Malerrekara pasatuz, Ezkurrako Udalak 38.803 euro jasoko ditu hiru pista moldatzeko.
Azkenik, Sunbillak 130.787 euroko dirulaguntza izanen du ormigoizko hiru pista moldatzeko.