Eskolako berritze lanak aitzinera doaz

Juani MENDIBURU 2006ko mai. 12a, 19:04
Juani MENDIBURU

Joan den urteko otsailean, barruko estrukturaren matxurengatik ateak itxi behar izan zituen herriko eskolak. Goitik behera berritu behar izan dute eta dagoeneko igeltseroek beraien lanak amaitutzat eman dituzte. Hala ere oraindik ez dago klaseak ematen hasteko moduan, baina laister, haurrek herriko eskolara bueltatzeko aukera izanen dute.

Batzar aretoa

Orain arte, Zigako eskolako hirugarren solairua hutsik zegoen. Batzarrak eta bilkurak egiteko leku falta dela eta, berrikuntza lanak aprobetxatuz, batzar aretoa prestatu dute solairu horretan. Herriaren beharretarako prest egonen da aretoa, haurrentzako edo gazteentzako ere erabilgarria izanen da. Hauek ere, urtetik urtera leku falta gehiago somatzen baitute herrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun