O-3 urte arteko Haur Hezkuntza eskola bultzatu nahi du Udalak

ttipi-ttapa 2006ko mai. 4a, 14:54
Horrelako irudi ikusgarriak izanen dira aurten ere Baztandarren Biltzarrean. TTIPI TTAPA

15 eta 18 milioi euro arteko aurrekontua prestatzen ari da EA

Eusko Alkartasunako udal taldea gizarte zerbitzuen arloan oinarrituko diren udal aurrekontuak prestatzen ari dira, Virginia Aleman alkateak eta Carlos Garaikoetxea eta Iñigo Iturralde zinegotziek prentsaurrekoan jakinarazi dutenez. Honela, urte honetarako proiektu nagusia, 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntza eskola eraikitzea izanen da. Virginia Alemanek adierazi zuenez, «ezin dugu Nafarroako Gobernuak bere ardura zatia hartzearen esperoan egon. Horregatik, proiektua eginen dugu eta Nafarroako Gobernuari dirulaguntza ematea eskatuko diogu».

Inbertsiorik handiena lan honetan joanen da, 900.000 euro, baina herrietako eskolak mantentzen eta hobetzen 120.000 euro gastatuko dira; Erratzu eta Arizkungo mediku kontsulten teilatuak moldatzen, bideak eta pistak egokitzen eta kirol instalazioetan ere joanen dira sosak. Arraiozen aspalditik eskatzen ari diren kanposantua handitzeko lanak ere eginen dira, 42.000 eurotan. Hamabortz herriei eskaintzen zaien laguntza ere handituko da aurten, baita herrietako alkateei ematen zaien dirua ere. Aldudeko errepidea egiteko ere

Aurrikusitako inbertsioak 3,52 milioi eurokoak dira eta Udalak %61a ordainduko du, 2,13 milioi. Inbertsio honi aurre egiteko, «dugun zorpetze mailarekin guziz bideragarria» den mailegua eskatuko du Balleko Udalak. Gainerako %39a Nafarroako Gobernuak ordainduko du.

Aurtengo udal aurrekontua 15 eta 18 milioi euro bitartekoa izanen dela kalkulatu du EAk. Udalean gehiengo osoa dutenez, aurrekontua onartzeko arazorik izanen ez badute ere, UPNren adostasuna espero dute, baina ez dakite lortuko duten: «Lehenbiziko bileran zinegotzi bakarra agertu zen» gogorarazi zuen Virginia Alemanek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun