Amaia Iturralde berroetarrak irabazi du 2006ko Baztandarren Biltzarreko kartel lehiaketa. EHUn publizitatea eta harreman publikoak ikasten ditu Amaiak eta obra onena saritzen dituen 500 euroak Baztandarren Biltzarreko egunean, uztailaren 1an eskuratuko du. Joan den urteko lan kopuru berdintsua aurkeztu zen, orotara 27. Gehienak Baztangoak ziren, baina Nafarroako bertze eskualdetatik eta Euskadiko erkidegotik ere ailegatu ziren. Epaile lanean Itziar Mena, Ines Barberena, BegoƱa Durruti, Tomas Sobrino, Gotzone Sanzberro eta Jexux Bailon aritu dira.