Martxoan oinarrizko sukaldaritza ikastaroa egin da, Baztandarren Biltzarraren eskutik. Bertan, 15 pertsonek parte hartu dute, Sagrario Bikondoa sukaldaria irakasle zutelarik. Ikastaro hori akitzean bertze bi burutuko dira: «Etxeko oinarrizko konponketak» eta «Masajea». Bietan plaza guztiak erabat beterik daude.