Nafarroako Bertsolari txapelketako finala larunbatean izanen da

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 14:59

izanen da

Larunbat honetan, apirilaren 1ean, 18:00etatik aitzinera jokatuko da Elizondoko Lur diskotekan Nafarroako bertsolari txapelketa nagusiaren finala. Bertan izanen diren zortzi protagonisten izenak jakinak dira: beraien saioak irabazita zuzenean sailkatu dira Estitxu Arozena, Joxe Juan Zubieta «Etxabe» eta Xabier Silveira lesakarrak; puntuazioaren arabera, berriz, Jon Barberena elizondarra, Julen Zelaieta beratarra, Erika Lagoma eta Iñigo Olaetxea lesakarrak eta Gorritiko Julio Soto izanen dira oholtzan. Atarrabiako final aurreko saioan maila ederrean aritu zen Xabier Silveira, eta txapela kendu nahi dionak arras ongi aritu beharko du. Baina Barberena ere ongi aritu zen eta herritarren animo eta laguntza berekin izanen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun