Ane BALLARENA Iñigo Arista lehiaketan saria eskuratu du idazlanean

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 14:58
Ane BALLARENA TTIPI TTAPA

Elizondoko Baztan Ikastolako Ane Ballarena Añorgak, 6. mailako ikasleak "Iñigo Arista" erakundeak antolatutako lehiaketan idazlanean saria lortu du, Aralarreri buruzko idazlan batekin. XXV. edizio honetan 4.000 ikaslek baino gehiagok hartu du parte, haien artean 30 sarituak izan direlarik. Anek, bere idazlana irakurtzeko aukera ere izan zuen sari banaketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun