Gimnasio berria Baztan Ikastolan

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 14:55

Baztan Ikastolak gimnasio berria inauguratu zuen martxoaren 19an. Merkatuzelaiko eraikinean, El Pilar ikastetxe zaharreko igerilekua moldatzen 69.000 euro gastatu dira eta oso-osorik Udalbide Elkarlan Elkarteak ordaindu ditu. Inaugurazio ekitaldian, elkarte horretako presidentea, presidente ordea eta kudeatzailea izan ziren, baita juntakide diren Laura Igantzi Lesakako zinegotzia eta Vicente Arotzena Arantzako alkatea ere, Baztan balleko udal agintariekin eta EAko Maiorga Ramirezekin batera. Miguel Alberrok, Baztan Ikastolako presidentea izandakoak, gimnasio berria bedeinkatu zuen eta gero, kantuak eta dantzak izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun