Batzuentzat lehendabiziko aldia… bertzeentzat urteetako esperientzia… Irailaren hasiera ailegatu orduko, bizikleta hartu eta kilometro mordoxka egiten dituzte zaletu aunitzek. Aurten, Xabi Leiza, Zugarramurdi eta Iturria, Imanol Lukanbio eta Mitxelena; Jon Aguilera, Dani Iparragirre eta Jaime Iturriak Llancatik Vielhara 520 kilometro egin dituzte. Transpirenaika osatu dute, 2012an Vielha-Arantza, 500 kilometroko ibilbidea egina baitute batzuek. Hori sasoia!!