Joan den urtean erretiratu zen Jose Ramon Sarratea suhiltzaile almandoztarra omendu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko mar. 10a, 10:42
Jose Ramon Sarratea Almandozko suhiltzaile erretiratua, saria jasotzerakoan. Nafarroako Gobernua

Nafarroako Larrialdi Agentziako bortz langile, Orbaitzeko bizilagun bat eta helikopteroen operazioetako koordinatzaileak jaso dituzte oroigarriak

Martxoaren 7an ospatu zen suhiltzaileen eguna eta aitzaki horrekin, joan den urtean erretiratutako Nafarroako Larrialdi Agentziako bortz suhiltzaile omendu zituen Nafarroako Gobernuak. Tartean, Oronozko suhiltzaile parkean aritu zen Jose Ramon Sarratea Elizaintzin almandoztarra.

Almandoztarrarekin batera, Francisco Javier Garaioa Gurutxarri, Jesús Gonzalo Iriarte eta Antonio Huerga Mañanes eta SOS Navarran arloko buru izan zen José Miguel Olaiz Zorokiainek jaso zuten oroigarria.

Erretiratutako langile hauetaz gainera, Nafarroako Larrialdi Agentziako helikopteroen operazioetako koordinatzailea den Javier Arilla Isturiz eta Orbaitzetako Patxi Zabalza Garatek ere jaso zuten saria. Azken honek, bere traktorean eraman zituen larrialdi agentziako langileak 2013ko urtarrilaren 23an, Ibañetako Izandorre aterpean bakarturik zeuden Koreako bortz erromes erreskatatu ahal izateko. Izan ere, babes zibileko lanetan herritarren laguntza nahitaezkoa dela azpimarratu nahi izan zuten ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun