Baztan-Bidasoaldeko XXX. Bertso-paper lehiaketa abian da

  Euskara  Bortziriak  Bera

Baztan-Bidasoaldeko XXX. Bertso-paper lehiaketa abian da

Lanak maiatzaren 19a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean 

Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 30. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 19a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean toki-garapenerako 41 proiektu martxan jartzea babesten du

  Gizartea  Mendialdea

Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean toki-garapenerako 41 proiektu martxan jartzea babesten du

Cederna Garalur 2014-2020 'Tokiko Garapen Parte-hartzaileko Estrategia (TGPE)' izeneko landa-garapeneko programaren bitartez, milioi bat euro baino gehiago inbertituko da

Cederna Garalur Elkarteak jakitera eman du zein izanen diren 2017an eta 2018an bere toki-garapeneko estrategiaren barnean finantzatuko diren proiektuak. Aurkeztutako 41 proiektuek 1.282.000 euroko inbertsioa izanen dute, Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak, LGP 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren bitartez, batera finantzaturik.  

Arreta Psikologikorako Zerbitzuaren proiektu pilotoa martxan jarri da Bortzirietan

  Gizartea  Bortziriak

Arreta Psikologikorako Zerbitzuaren proiektu pilotoa martxan jarri da Bortzirietan

Zerbitzua goizez eskaintzen da zonaldeko edozein bizilagunentzat

Bortzirietako Elkarrizan Laguntza Emaile Taldeak ohiko laguntza lanez gain, aurten arreta psikologikorako zerbitzua martxan jarri du. Ilusioz daude berriki hasi den egitasmo honekin.

‘El guardián invisible’ filmean oinarritutako bisita gidatuak eskaintzen hasi dira

  Kultura  Mendialdea

‘El guardián invisible’ filmean oinarritutako bisita gidatuak eskaintzen hasi dira

Elizondo, Lesaka, Aritzakun eta Bertizen barna

Dolores Redondoren Baztango trilogiako lehen liburuan oinarritutako El guardián invisible filman Elizondo, Lesaka, Aritzakun eta Bertiz inguruko irudi aunitz ageri dira. Horiek eta inguruko bertze txoko batzuk ezagutzeko 90 minutuko bixita gidatuak antolatu dituzte BaztanTrek eta Jauregiarte enpresek.

Bestetako egitarauaren azalerako lehiaketa deitu du Berako Kultur Batzordeak

  Kultura  Bortziriak  Bera

Bestetako egitarauaren azalerako lehiaketa deitu du Berako Kultur Batzordeak

Lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 23an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 2a (ortziralea) eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere gelditzen ahal da. 

Haur-gazte kantarien VI. Topaketa Iruritan eginen dute Iruritan

  Kultura  Baztan  Irurita

Haur-gazte kantarien VI. Topaketa Iruritan eginen dute Iruritan

Tailerra eginen dute maiatzaren 6an eta kontzertua maiatzaren 20an

Elizondoko abesbatza bere 75. urteurrena ospatzen ari da aurten. Prestatu dituzten ekitaldien artean, Haur-gazte kantarien VI topaketa eginen dute Iruritan, Josu Elberdin musikariarekin. 

72 artelanekin zabaldu ditu ateak Artea Oinez erakusketak Iruñeko Condestablearen Jauregian

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

72 artelanekin zabaldu ditu ateak Artea Oinez erakusketak Iruñeko Condestablearen Jauregian

Jose Luis Zumeta artista omendu du 2017ko Artea Oinezek, eta bere bi artelan izanen dira ikusgai. Iruñean izango da hilabetez erakusketa, eta maiatzaren erdialdetik aitzinera Lesakan.

Belaunaldi ezberdinetako punta-puntako 71 artista elkartu ditu aurtengo Nafarroa Oinezen Artea Oinez ekimenak. Izan ere, 60ko hamarkadan Gaur taldeko kide ziren Nestor Basterretxea, Jose Antonio Sistiaga edo Jose Luis Zumetaren lanetatik hasi eta gaur egungo euskal artista berrienetarainoko ibilbide oparoa egiten du erakusketak. Horien artean anitz dira izen ezagunak. 

'Landa eremua eta Baztan literaturak kontatua' liburuxka argitara eman du Elurre Iriartek

  Kultura  Baztan

'Landa eremua eta Baztan literaturak kontatua' liburuxka argitara eman du Elurre Iriartek

Baztango paisaia ez dela natura bakarrik azpimarratu nahi du egileak, «paisaia guk egiten dugu, guk idazten dugu»

Elurre Iriarte Bañez arizkundarrak Landa eremua eta Baztan literaturak kontatua liburuxka argitara eman du, Metaziri talde argitaratzailearen eskutik. Liburuxka 3,50 eurotan salgai jarri dute Arizkungo Dolaetxea eta Lupen, Erratzuko Altxuko dendan eta Zubi Puntan, Elizondoko Axularren, Oronozko  Oskorrin, Iruñeko  Karrikiri eta Katakrak-en eta Donostiako Hontzan.

Elizondoko Casinoren lurra Baztanena dela erran du epai batek

  Gizartea  Baztan  Elizondo

2015eko sententzia zuzendu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak udalaren alegazioari arrazoi emanez

Nafarroako Auzitegi Nagusiak aste honetan argitaratutako ebazpenean Elizondoko Casino elkartea dagoen lurra baztandarrena dela erran du. Modu horretan, 2015ean argitaratutako sententzia zuzendu eta  udalak paratutako errekurtsoari arrazoia eman dio, bidenabar erranez, Casino elkarteak ezin izan duela frogatu eraikina dagoen lurra beraiena denik. 

Dispertsio politika berehala desaktibatzea eskatu du Lesakako Udalak ahobatez

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Dispertsio politika berehala desaktibatzea eskatu du Lesakako Udalak ahobatez

Joan den asteburuan Mikel San Sebastian Murtziako kartzelan bisitatzetik bueltan heldu zen herritarraren istripuaren harira sartutako mozioa onartu da

Joan den asteburuan, Mikel San Sebastian Gaztelumendi preso politiko lesakarraren lagun batek istripu bat izan zuen Murtziako kartzelatik bueltarako bidaian. Gainera, istripua izan duen pertsona ere lesakarra da. Lesakako EH Bilduk dioenez, «argi dago istripu hau dispertsio politikaren ondorio bat dela. Martxan dagoen dispertsio politika hau presoak ez ezik beraien lagun eta senideak ere zigortzen ditu. Lesakan, egoera hau astebururo astebururo lagun aunitzek pairatzen dute, bidaiaro beraien biziak arriskuan jarriz». Honen aitzinean, eta dispertsioak eragindako istripu berri baten ondoren, Etxeratek Lesakako Udalean aurkeztutako mozioaren ondoren, Lesakako EHBilduk urgentziazko osoko bilkura deitzeko eskaera egin du. Bertan, eta aho batez, mozioa onartu da.

Isidoro Fagoaga ezagutzera emateko “Bada tenorea!” ekintza-programa zabala antolatu da Beran

  Kultura  Bortziriak  Bera

Isidoro Fagoaga ezagutzera emateko “Bada tenorea!” ekintza-programa zabala antolatu da Beran

Konpromiso politikoak eraginda, Gernikako bonbardaketaren ondorioz utzi zion betiko kantatzeari

Heldu den apirilaren 26an 80 urte beteko dira Gernika bonbardatu zutenetik. Data horrek berebiziko garrantzia izan zuen Isidoro Fagoaga  Larratxe beratarrengan. Sizilian (Italian) kantuan ari zela, bonbardaketaren berri izan zuen, eta betirako kantua utziko zuela erabaki zuen. Gerora, Pedro Garat, el orfeo de Francia bere lehenbiziko liburuan eman zituen erabaki horren azalpenak: «Espainiako Gerrak nire herrikideekiko dolua eta zoria partekatzera eraman ninduen. Egoera hartan ez nuen bertze biderik, kantua betirako uztea baino, kontrakoa etsaiarekin hitzarmena egitea litzatekeelako». Urtemuga hori aitzakia hartuta, Isidoro Fagoagaren bizitza eta ibilbide artistikoa ezagutzera emateko hainbat ekitaldi antolatu ditu Isidororen Lagunak deituriko herritar talde batek, Berako Udalarekin lankidetzan. 

‘Baratze Hezitzailea, herriko haurren baratzea’ proiektua abiatu dute aurten ere Elizondon

  Gizartea  Baztan  Elizondo

‘Baratze Hezitzailea, herriko haurren baratzea’ proiektua abiatu dute aurten ere Elizondon

Elizondoko eskolako eta Baztan Ikastolako ikasleak, irakasleak eta laguntzeko prest dauden gurasoak ariko dira

Apirilaren 6tik aitzinera, bigarren urtez segidan,  Elizondoko Herriak utzi duen lur sail batean baratze bat lantzen hasiko dira herriko bi ikastetxeetako hainbat haur Balleko Etxeko langile eta teknikarien laguntzaz. 

Aisialdia eta Gastronomia Gida argitaratu du aurten ere Ttipi-Ttapak

  Gizartea  Mendialdea

Aisialdia eta Gastronomia Gida argitaratu du aurten ere Ttipi-Ttapak

Turistak ibiltzen diren tokietan banatu dira 8.000 ale eta Leitzaldea-Urumealdeko informazioa ere sartu du lehen aldiz 

Baztan, Bidasoa, Mendialdea eta Xaretako Aisialdia eta Gastronomia Gida argitara eman berri du Ttipi-Ttapak. Bertan, inguru honetako 130 bat jatetxe, ostatu, komertzio eta aisialdirako enpresen eskaintzaren berri ematen da 90 orrialdetan (azkeneko edizioan baino 30 gehiago), bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunak eta zerbitzuak azalduz hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Baztan-Bidasoa-Xareta-Mendialdealdeko mapa bat ere badu.

N-121-A errepidean hobekuntza orokorra egiteko eraikuntza-proiektuak kontratatzea baimendu du Gobernuak

  Gizartea  Mendialdea

N-121-A errepidean hobekuntza orokorra egiteko eraikuntza-proiektuak kontratatzea baimendu du Gobernuak

Garapen Ekonomikoko Departamentuak bost proiektu aterako ditu enkantera aldi berean, ibilbide osoa homogeneizatzeko eta 63 kilometroak 2+1 galtzada bihurtzeko

N-121-A errepidea (Iruña-Behobia) 2+1 deritzon errepide bihurtzeko proiektuak idazteko zerbitzua kontratatzeko 530.000 euroko gastua baimendu du Nafarroako Gobernuak apirilaren 5eko saioan; hau da, norabide bikoitzeko galtzada bakarreko azpiegitura, hiru errai erabilgarrirekin, horietako bat erdian, txandaka, norabide bietako bakoitzerako erabiliko dena.

Lanzarotera bidaia zozketatuko du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak hamargarren urteurrenean

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Apirilaren 3tik 30era egiten diren erosketen truke emanen diren zortzi zigilurekin bete beharko dituzte bezeroen txartelak

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak hamar urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko Lanzarotera bidaia antolatuko du, gastu guztiak ordainduta. Honela, apirilaren 3tik 30era Merkatarien Elkarteko bazkide diren saltokietan txarteltxo bereziak eskuratuko dituzte, zigiluekin betetzeko. Zozketan parte hartzeko zortzi zigilu beharko dira. 5 euroko erosketa edo zerbitzu bakoitzeko zigilu bat emanen da eta txartel bakoitzean establezimendu bereko zigilu bat errepikatu ahal izanen da. 

Turistei eskualdeko hizkuntza errealitatearen berri emateko esku-orria argitara eman dute

  Euskara  Mendialdea

Turistei eskualdeko hizkuntza errealitatearen berri emateko esku-orria argitara eman dute

Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Euskara Zerbitzuek

Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako euskara zerbitzuek elkarlanean eskualde hauetara datozen turistentzako eta bisitarientzako argitalpena prestatu dute eskualdean euskarak duen presentzia nabarmentzeko eta turistei euskarara hurbil daitezen gonbidatzeko.

33 langabetu guttiago daude eskualdean martxo hondarrean

  Gizartea  Mendialdea

Langabezian dauden 916 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan

916 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan martxo hondarrean, otsailean baino 33 guttiagok. Nafarroa osoan %0,90 jautsi da langabezia, eta eskualdean banaz bertzekotik goiti, %3,48. Portzentaian, langabezia gehien jautsi den bigarren bulegoa da Doneztebekoa.

Saray elkartearen aldeko kontzertuan parte hartu du Mendi Abesbatzak Iruñean

  Kultura  Malerreka  Doneztebe

Saray elkartearen aldeko kontzertuan parte hartu du Mendi Abesbatzak Iruñean

Bularreko minbiziaren aurka lan egiten duen elkartea babestu du Doneztebeko abesbatzak apirilaren 1ean Gayarreko emanaldian

Apirilaren 1ean Iruñeko Gayarre Antzokiak ongintzako kontzertu berezia hartu zuen, bularreko minbiziaren aurka lan egiten duen Saray Emakume Taldearen alde. Bertan Burlatako Hilarión Eslava Eskolako Haurren Abesbatzak, San Martin de Unx-eko Abesbatzak eta Doneztebeko Mendi Abesbatzak hartu zuten parte.

Palestinako brigadak aurkeztuko ditu Askapenak apirilaren 6an Beran

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Palestinako brigadak aurkeztuko ditu Askapenak apirilaren 6an Beran

Ortzegunean arratseko 8etan Kataku Herri Ostatuan

Askapena, Euskal Herriko Erakunde Internazionalista 30. Urteurrena ospatzen ari da. Ospakizuna lanean, ordea, eta ‘Borrokak uztartzen’ izenburupean brigaden aurkezpenak egiten ari da Nafarroako Askapena herriz herri. Apirilaren 6an, ortzegunean 20:00etan Palestinako brigaden aurkezpena eginen dute Berako Kataku Herri Ostatuan.