Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra eskainiko dute Elizondon

  Gizartea  Baztan

Apirilaren 27an eta maiatzaren 4 eta 11n Osasun Etxean

Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra antolatu dute Elizondoko Osasun Etxeak. Apirilaren 27 eta maiatzaren 4 eta 11n eskainiko dute Osasun Etxeko erabilera anitzeko gelan, 16:00etatik 18:30 arte.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abian jarri dute UEMAk eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

  Euskara  Bortziriak

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abian jarri dute UEMAk eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

Horrela eginda, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da

2016ko errenta aitorpena egiteko kanpaina ate joka ari da, eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute abian aurten ere. 

Udal eraikinetan energia eraginkortasuna lortzeko neurriak ezartzeko teknikari laguntzailea kontratatuko du Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan

Dokumentazioa apirilaren 20rako aurkeztu beharko da eta aukeratutako pertsona sei hilabeterako lanean hasiko da maiatzaren 2an

Udal eraikinetan eta instalazioetan energia eraginkortasuna lortzeko neurriak ezartzeko teknikari laguntzailea kontratatuko du Baztango Udalak, mantentze elektriko arlokoa, sei hilabeteko kontratuarekin. Dokumentazioa aurkezteko epea apirilaren 20an akituko da eta aukeratutako pertsona maiatzaren 2an lanean hastea aurreikusten da. Baztango bizilagunei zuzendutako deialdia da.

Hazi egin da Bertizko Natur Parkeko bisitari kopurua

  Kirola  Bertizarana

Hazi egin da Bertizko Natur Parkeko bisitari kopurua

Ia 85.000 bisitari izan zituen iaz, 15.000 baino gehiago abuztuan 

Iaz hazi egin zen Bertiz Natur Parkeko bisitari kopurua. Guztira, 84.493 lagunek bisitatu zuen 2016an Bertiz, espazio horren natura-balioez eta balio ekologikoez gozatuz, aurreko urtean baino % 5,5 gehiagok. Horixe jakinarazi du parkeko patronatuak apirileko lehen astean egin duen batzarrean; Isabel Elizalde Elizalde Landa Garapeneko, Toki Administrazioetako eta Ingurumeneko kontseilariak hartu du parte batzarrean.

Omenaldia eskaini dio Doneztebeko Udalak erretiroa hartu duen Jokin Duque udal idazkariari

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Omenaldia eskaini dio Doneztebeko Udalak erretiroa hartu duen Jokin Duque udal idazkariari

35 urte eman ditu Doneztebe eta Elgorriagako udaletako eta Berroaran eta Kokorikoko Juntetako idazkari lanean

Jokin Duque Ibarrondo, herriko idazkariak apirilaren 4an erretiroa hartu zuen.  Doneztebeko historia jende anitzek idatzia bada, erran daiteke Jokinek bere zatitxoa ere idatzi duela, 35 urte baitaramazki Elgorriagako eta Doneztebeko udal idazkari eta Kokoriko eta Berraoarango juntetako idazkari ardurak betetzen. 

Baztan-Bidasoa bisitariek gehien aukeratu duten opor-lekua da

  Gizartea  Mendialdea

Baztan-Bidasoa bisitariek gehien aukeratu duten opor-lekua da

Turistei zuzenzutako establezimendu guztiak beteak egonen dira Aste Santuan, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargotik jakinarazi dutenez 

Joerari eutsi eta bertze urtez Baztan-Bidasoako landetxeak, hotelak, hostalak, kanpinak eta alojamenduak beteta daude Aste Santuari begira. «Ez dago ostatu hartzeko tokirik gure eskualdean, bisitariek bertze behin gu hautatu gaituzte euren oporraldiaz gozatzeko», jakinarazi dute Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargotik. 

Leitzako herri krosa 2017

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

»» Ikusi argazki guztiak (38)

400 parte hartzaile baino gehiago bildu zituen Leitzako Herri Krosak

  Kirola  Leitzaldea  Leitza

400 parte hartzaile baino gehiago bildu zituen Leitzako Herri Krosak

Aitor Mibenza eta Maialen Muñozek irabazi zuten proba nagusia

Apirilaren 8an 39. edizioa bete zuen Aurrera Kirol Elkarteak antola­tzen duen herri krosak. Eguraldi beroari aurre eginez, 400 parte hartzaile pasatxo aritu ziren lasterka, horietatik erdiak baino gehiago haur eta gaztetxoak.

Azken urtean lorturiko konposta banatu du Baztango Udalak

  Gizartea  Baztan

Azken urtean lorturiko konposta banatu du Baztango Udalak

Urtean zehar auzo konposta guneetatik ateratzen joan den composta banatu zuen Baztango Udalak joan den ortziralean

Joan den urtean bezala, aurtengoan ere urtean zehar auzo konposta guneetatik atera eta bertatik jendeak eraman ez duen konposta Loizun bilduz joan da Baztango Udala eta joan den astean deialdi berezia egin zen jendeak ongarri organiko hau bertatik hartzeko aukera eskainiz.

Goizuetan ere Korrika Txikia egin dute

  Euskara  Leitzaldea  Goizueta

Aurtengoan ez da herritik igaro BatZuk lelopean Otxandio eta Iruñea lotu dituen 20. Korrika. Baina horregatik ez dira geldi egon herritarrak eta apirilaren 8an Korrika Txiki ikusgarria egin zuten herriko kaleetan zehar. Udalak, gazteek, Umore Onak, eta herriko hainbat eragilek kilometroa erosi, petoa jantzi, lekukoa hartu eta kalez kale ibili ziren, larunbat goizeko giro ederrak lagunduta. 

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Baztango Udaberriko pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte apirilaren 9an

  Kirola  Baztan

Baztango Udaberriko pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte apirilaren 9an

Txaruta elkarteak antolatutako 27. edizioko azken partidak igande goizean jokatuko dituzte Elizondoko Baztan udal pilotalekuan eta Amaiurko Gure Ametsa pilotalekuan

Txaruta elkarteak 27. aldiz antolatutako Udaberriko txapelketako finalak apirilaren 9an jokatuko zituzten Elizondoko Baztan Udal pilotalekuan eta Amaiurko Gure Ametsa pilotalekuan. Denera 130 bikote aritu dira txapelketa honetan eta Abel Barriola izan zen sari banaketan, bertze behin bere gizatasun handia erakutsiz.

Oier Ariznabarretak eta Maria Zorrozak irabazi dute Berako XIII. Mendi Maratoi Erdian

  Kirola  Bortziriak  Bera

Oier Ariznabarretak eta Maria Zorrozak irabazi dute Berako XIII. Mendi Maratoi Erdian

Laugarren garaipena segidan lortu zuen Durangokoak eta estreinekoa Gernikako emakumeak

Oier Ariznabarreta (Durango), 1:44:05eko denborarekin, eta Maria Zorroza (Gernika) 2:02:10-ekoarekin, irabazle suertatu ziren apirilaren 9an Berako XIII. Mendi Maratoi Erdian. Ariznabarretak ez zuen arazorik izan gizonezkoetan irabazteko, Beñat Katarainen  (Zegama) eta Jon Ugalderen (Andoain) aurretik hurrenez hurren, Larun mendia punturik altuena zuen (900 metro) eta 2700 metrotako desnibela zeukan 21 kilometrotako ibilbide gogorrean.

100 urte ospatu ditu Maddy Hardoyk Berako Zahar Etxean

  Gizartea  Bortziriak  Bera

100 urte ospatu ditu Maddy Hardoyk Berako Zahar Etxean

1917ko apirilaren 8an Ameriketan sortua, bortz urte zituenean etorri zen familiarekin Urdazubirat eta Zugarramurdira ezkondu

Maddy Hardoy Gurrutxagak 100 urte bete ditu apirilaren 8an. Ameriketan sortua, Urdazubin hazia eta Zugarramurdin bizitua, Berako Zahar Etxean ospatu zuen mendeurrena eta bertakoen omenaldia jaso zuen, familiarekin batera.

Julio Soto da Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna

  Euskara  Mendialdea

Julio Soto da Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna

Berekin batera, Eneko Lazkoz, ‘Itturri’ zubietarra, Aimar Karrika eta Xabier Maia elizondarra ariko dira Euskal Herriko txapelketan

1.300 bertsozale inguru bildu ziren Iruñeko Anaitasuna kiroldegian larunbatean, eta giro beroan jokatu zen finala. Julio Sotok eta Eneko Lazkozek jokatu zuten buruz burukoa. Azkenean, 925,5 puntu bilduta, Julio Sotok jantzi zuen txapela, Luzia Goñi 89 urteko bertsolariaren eskutik. 

Berako Mendi Maratoi Erdia 2017

  Kirola  Bortziriak  Bera

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Izaskun Zubialde Grajirena: «Emozioak txikitatik landuz gero gizarte hobea izanen dugu»

  Kultura  Malerreka  Zubieta

Izaskun Zubialde Grajirena: «Emozioak txikitatik landuz gero gizarte hobea izanen dugu»

Euskal mitologiari buruzko 30 ipuin argitaratu ondotik, beste lan bat dute orain eskuartean Izaskun Zubialde zubietarrak, Bakarne Atxukarro Iruñean bizi den irundarrak eta Asun Egurza barañaindarrak. Emozioak eta baloreak lantzeko materiala sortzen ari dira eta horrekin ipuin-bilduma bat egin nahi dute. Ho­rren lehenbiziko ipuina da oraingoz kaleratu dutena: Sumendia baratzean. 5 eta 9 urte bitarteko haurrendako da, eta euskaraz eta gaztelaniaz atera dute. Laster ingelesez ere eginen dute.

Legeak egitea eta betetzea

  Iritzia  Bortziriak  Etxalar

Hara legearen tranpa. Legearen ustezko santutasuna, eta ondoriozko nagusitasuna agintarien botere makila bilakatzen da dira. Legeak eurek sortu, eurek aldatu, eta betearazi edo ez betearazi eurek erabakitzen baitute.