Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak

Martxoaren 7, 14 eta 21ean eginen dira saioak Elizondoko Arizkunenean

Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak, Baztango Udalaren, Caja Navarra Fundazioaren eta SOS Arrazakeria erakundearen laguntzarekin. Gizarte Langileei, Osasun Etxeko Langileei, Administrazioan lan egiten duten langileei, Udalako langileei, eskoletako hezitzaileei eta interesaturik dagoen edozeineri zabalik dago.

Nafarroako Herri Kirol Jokoak martxoaren 5ean hasiko dira Ororbian

  Kirola  Mendialdea

Nafarroako Herri Kirol Jokoak martxoaren 5ean hasiko dira Ororbian

Igantzi eta Baztango Basaburua eta BRT Menditarrak izanen dira eskualdeko ordezkariak aurten ere 

Nafarroako Herri Kirol Federazioak herri kirol jokoak antolatu ditu bertze urte batez, 11 eta 16 urte arteko neska-mutikoei zuzendua. Martxoaren 5ean Ororbian hasi eta apirilaren 2an Etxarri Aranatzen jokatuko diren finalak bitarte, herriz-herri proba konbinatuetan eta sokatiran hainbat  gaztetxo ibiliko dira. 

Endarlatsa historian zehar izan duen garrantzia ezagutzeko jardunaldiak egin dituzte asteburuan Beran

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Endarlatsa historian zehar izan duen garrantzia ezagutzeko jardunaldiak egin dituzte asteburuan Beran

Santa Kruz apezak agindutako fusilamenduei buruz aritu dira Beralandetan eta bisita gidatua ere egin dute

Otsaileko azken asteburuan, Endarlatsak historian zehar izan duen garrantziaz aritzeko jardunaldiak antolatu dituzte Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak. Ortziralean, Endarlatsako fusilamenduak. Santa Cruz apaiza solasaldia eskaini zuten Beralandetan Jesus Arratek eta Aurelio Gutierrezek eta larunbatean bisita gidatua egin zuten Aurelio Gutierrezekin. 

Emakumeen Egunak hainbat ekitaldi ekarriko ditu Bortzirietara

  Gizartea  Bortziriak

Emakumeen Egunak hainbat ekitaldi ekarriko ditu Bortzirietara

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz emakume feminista taldeak antolatuta

Martxoren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Berako Goldatz Emakume Feminista Taldeak.

Garaipen handia lortu du Beti Gazteko talde nagusiak inauterietako larunbatean

  Kirola  Mendialdea

Garaipen handia lortu du Beti Gazteko talde nagusiak inauterietako larunbatean

Gure Txokoak, aldiz, galdu egin zuen etxean

Inauteriek eragina izanen dute kirol jardunaldian ere. Futbolean, Gipuzkoako ligan ari diren talde nagusiek, Beti Gazte eta Gure Txokoako helduek bakarrik jokatu dute. Beti Gaztek jautsiera postuak gibelean uzteko garaipen handia lortu zuten Elgoibarren eta Gure Txokoak, igoera urrun uzten dien porrota jaso zuten Matzadan. Futbol-8ko neskak ere aritu dira Nafarroan. Areto-futbolean (garaipenak lortu dituzte Gure Txokoak eta Umore Onak), eskubaloian eta saskibaloian jardunaldi arrunta izan da. 

Aroztegiko proiektuaren jarraipen batzordea «pozoindutakoa» dela dio Aroztegia eta gero zer plataformak

  Gizartea

Aroztegiko proiektuaren jarraipen batzordea «pozoindutakoa» dela dio Aroztegia eta gero zer plataformak

Azken asteetan Aroztegiko proiektuari buruz izan diren gertakarien inguruan oharra kaleratu du Aroztegia...eta gero zer? Plataformak

Plataformaren irudiko, Baztanen eratu behar den batzorde bakarra Aroztegiako UGPSa gelditzeko eta herritarren borondatea betetzeko lan eginen duena da.

Inauterietako igandea Goizuetan

  Kultura  Leitzaldea  Goizueta

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Aimar Karrika nagusitu da Lakuntzako final-laurdenean

  Kultura  Mendialdea

Aimar Karrika nagusitu da Lakuntzako final-laurdenean

Iker Gorosterrazu iturendarra eta Joanes Illarregi leitzarra hirugarren eta laugarren sailkatu dira, hurrenez hurren, eta Egoitz Gorosterrazu iturendarra seigarren

Heldu den larunbatean Iruritan jokatuko da final-laurdena eta han ariko dira Oskar Estanga, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre.

Pirinioetako behi arrazaren inguruko argazki lehiaketa antolatu dute Baztanen

  Gizartea  Baztan

Pirinioetako behi arrazaren inguruko argazki lehiaketa antolatu dute Baztanen

Aurten behi-azienda piriniarraren lehiaketa-enkantearen XXX. edizioa dela eta, argazki lehiaketa antolatu dute, baina horrez gain, bertze ekintza batzuk ere izanen direla iragarri dute. Helburu nagusia behi azienda honen presentzia gure artean ugaritzea, nabarmentzea eta indartzea dira.

Partida parekatuak jokatu dituzte Malerrekako XV. Pilota Txapelketako finaletan

  Kirola  Malerreka

Partida parekatuak jokatu dituzte Malerrekako XV. Pilota Txapelketako finaletan

Zazpi kategorietako finalak jokatu dituzte Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Erreka elkarteak hamabosgarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak larunbat goizean jokatu zituzten eta horien artean, elite mailako txapela etxean gelditu zen.

Kantu Zahar bazkaria eskainiko dute martxoaren 11n Ibardingo Mendikon

  Kultura  Bortziriak  Bera

Kantu Zahar bazkaria eskainiko dute martxoaren 11n Ibardingo Mendikon

Garapen agente izandako Arantxa Arregi omenduko dute, eskualdean turismoa eta kultura sustatzen egindako lana eskertzeko 

Berako Ibardingo Mendiko sagardotegian Kantu Zahar bazkaria antolatu dute aurten ere, martxoaren 11n. Larunbat horretan 14:00etan eginen den bazkariaren eta bertan banatuko den kantu liburuaren prezioa 45 eurokoa da. Gainera, urtetan Cederna-Garalur erakundearen eskualdeko garapen-agentea izan den Arantxa Arregiri omenaldia eskaintzeko aprobetxatuko dute.

Sahararekin elkartasun jardunaldia antolatu du martxoaren 3an Saharaztanek Elizondon

  Gizartea  Baztan  Elizondo

Sahararekin elkartasun jardunaldia antolatu du martxoaren 3an Saharaztanek Elizondon

Elkarretaratzea, filma emanaldia, solasaldia eta afaria izanen dituzte

Martxoaren 3an, ortziralea, Elkartasuna Sahararekin jardunaldia antolatu du Saharaztanek Elizondon. Arratseko 7etan elkarretaratzea eginen dute plazan. Ondoren, Arizkunenean, Eduardo Galianoren Muros filma eta Hijas de la esperanza solasaldia Polisarioko Nafaa-rekin eskainiko dituzte. Ondotik afaria ere izanen da. Apuntatzeko 635 599306 telefonoan (otsailaren 28a baino lehen).

Goizuetako mozorroak Inauteri astelehen eta asteartean aterako dira

  Gizartea  Leitzaldea  Goizueta

Goizuetako mozorroak Inauteri astelehen eta asteartean aterako dira

Astelehen eguerdian aterako da konpartsa, indio eta bakeroen gaiarekin

Goizuetako inauteriak ere gainean ditugu. Astelehena eta asteartea izaten dira egun handiak, baina ilarunbat goizean karparen montajea eta hamaiketakoa eta igandean gaztetxoen zahagi dantza eta mozorroen afaria ere izanen dira. Astelehenean, mozorroak baserrietan dauden bitartean, eguerdian disfraz eta karrozen desfilea eginen da herrian., aurten indioak eta bakeroak gaiarekin. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute martxoaren 4an.

Inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute Ituren eta Zubietako Udalek

  Gizartea  Malerreka

Inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute Ituren eta Zubietako Udalek

Nahiz eta ospakizunen antolaketan parte ez hartu, beraien eskumenen barrenean animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute

Nafarroako Gobernuko 34/2009 Foru Dekretuak deklaratu zituen Iturengo eta Zubietako inauteriak interes kulturaleko ondasun inmateriala. Ondoren, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariaren 21/2011 Foru Aginduak, martxoaren 3koa, adierazi zuen Nafarroako Interes Turistikoko Festa direla. Aurtengo inauterietako portaera bakan batzuk piztu duten erantzun eta erreklamazioen aurrean, Iturengo eta Zubietako Udalek prentsa-oharra karrikaratu dute. Nahiz eta ez duten ospakizunaren antolakuntzan eta finantzaketan parte hartzen, «beraien eskumenen barrenean animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute» eta aldi berean, «irudien erabilera interesatu eta manipulatuarekin, inauterien itxura faltsua» eman dela salatu dute.

Ortzegun Gizeneko harat-honatak egin dituzte Beran

Ortzegun Gizeneko harat-honatak egin dituzte Beran

  Gizartea  Bortziriak  Bera

Inude eta Artzai ttikiak eta ikastetxeetako konpartsak kalejiran ibili ziren

Ortzegun Gizen eguna ere handia izaten da Beran. Eguraldi ederra aprobetxatuz, kalejira egin zuten arratsaldean suhiltzaileen parketik Eztegara pilotalekura. Inude eta artzai ttikiekin batera, ikastetxeek bakoitzak bere konpartsa eta gaiarekin atera ziren: Ricardo Baroja eskolakoek itsasoa izan zuten gaitzat, Labiaga ikastolakoek zirkoa, eta Jesusen Bihotzakoek estralurtarrak. Ondotik, haurrentzako berbena izan zen Eztegara pilotalekuan.

Ortzegun Gizen Beran

  Gizartea  Bortziriak  Bera

»» Ikusi argazki guztiak (18)

85 lasterketetan parte hartu dute Manttaleko korrikalariek 2016 urtean

  Kirola  Bortziriak  Bera

85 lasterketetan parte hartu dute Manttaleko korrikalariek 2016 urtean

Unai Santamariak, Gwendal Larquék eta Ane Elzaurdiak garaipenak lortu dituzte

Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, 2016. urteko denboraldia 85 parte hartzeekin itxi du, bai mendi lasterketetan, baita errepideko lasterketetan ere parte hartuz. 2015. urtearekin alderatuta ez da 143 lasterketetara iritsi, izan ere, orduan 10. urteurrena ospatzeko 100 lasterketen erronka izan zuten, baina hala ere zerrenda luzea atera da. 

Zalain lantegia zabaltzeko ingurumen baimena bertan behera uzteko epaia berretsi du Auzitegi Gorenak

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Zalain lantegia zabaltzeko ingurumen baimena bertan behera uzteko epaia berretsi du Auzitegi Gorenak

Lesakako auzoko bizilagun batzuk etxebizitzari eragiten dion zarataren emisioa kontuan hartzea eskatu zuten eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bezalaxe, arrazoia eman diete Auzitegi Gorenak

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiak bere garaian Zalain lantegiko instalazioak handitzeko Nafarroako Gobernuak onartu zuen ingurumen baimena bertan behera utzi zuen 2015eko abenduan. Lesakako auzoan bizi den familia batek demanda aurkeztua zuen, beraien etxebizitzari eragiten zion zarataren emisioa zuzendu zezan enpresak. Nafarroako Gobernuak eta familiak errekurtsoa jarri zuten eta orain azken honi arrazoi eman dio Auzitegi Gorenak.