Ostirala, ekainak 16



16:00

Baso erronkak Bidasoan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Jardunaldiak

Ortzirale arratsaldeko 4etatik aitzinera Harriondoa Kultur Etxean Foresna Zurgaia Nafarroako Baso Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak antolatuta, ‘Baso erronkak Bidasoan’ jardunaldia eginen dute ekainaren 16an, ortzirale arratsaldean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Aforoarengatik, aitzinetik apuntatzea ezinbertzekoa da, 948 151501 telefonora deituz edo foresna@foresna.org helbidera idatziz.

Baso erronkak Bidasoan Harriondoa Kultur Etxea

Ortzirale arratsaldeko 4etatik aitzinera Harriondoa Kultur Etxean

Foresna Zurgaia Nafarroako Baso Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak antolatuta, ‘Baso erronkak Bidasoan’ jardunaldia eginen dute ekainaren 16an, ortzirale arratsaldean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Aforoarengatik, aitzinetik apuntatzea ezinbertzekoa da, 948 151501 telefonora deituz edo foresna@foresna.org helbidera idatziz.


18:00

'Siriako errefuxiatuak' hitzaldia

Beralandeta, Bera | Hitzaldia

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du ortziralean, 18:00etan Beralandetan Errefuxiatuen errealitateaz Gizartea kontzientziatzeko, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ‘Siriako errefuxiatuak’ izeneko hitzaldia antolatu du  ekainaren 16rako, Nafarroako Berdintasun Institutuak lagunduta.

'Siriako errefuxiatuak' hitzaldia Beralandeta

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du ortziralean, 18:00etan Beralandetan

Errefuxiatuen errealitateaz Gizartea kontzientziatzeko, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ‘Siriako errefuxiatuak’ izeneko hitzaldia antolatu du  ekainaren 16rako, Nafarroako Berdintasun Institutuak lagunduta.


18:00

Sarako eskola publikoaren ikasturte bukaerako besta

Xareta Sara | Ospakizunak

Ostiralean 18:00etan hasiko da ikusgarria eta gero ostatua eta afaria izanen da Ekainaren 16 an, ostiralarekin, eskola publikoko haurrek urte bukaerako ikusgarria aurkeztuko dute guraso eta jendeen aurrean. Aurten, eskolako maila guziek eskola denboran zirkoa landu dute kanpoko parte hartzaile batzuen laguntzarekin eta eskolako talde pedagogikoarekin, eta beraz lan honen emaitza taularatuko dute egun horretan. 

Sarako eskola publikoaren ikasturte bukaerako besta

Ostiralean 18:00etan hasiko da ikusgarria eta gero ostatua eta afaria izanen da

Ekainaren 16 an, ostiralarekin, eskola publikoko haurrek urte bukaerako ikusgarria aurkeztuko dute guraso eta jendeen aurrean. Aurten, eskolako maila guziek eskola denboran zirkoa landu dute kanpoko parte hartzaile batzuen laguntzarekin eta eskolako talde pedagogikoarekin, eta beraz lan honen emaitza taularatuko dute egun horretan. 


20:00

'Emak bakia' filma Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Zinema

Ortziralean 20:00etan izanen da Arizkunenean eta Oskar Alegria zuzendariarekin ere solasteko aukera izanen da ‘Emak bakia baita’ filma eskainiko dute ekainaren 16an, ortziralean 20:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Filma ikusi ondotik, Oskar Alegria zuzendariarekin solasteko aukera ere izanen da. 

'Emak bakia' filma Arizkunenean Arizkunenea

Ortziralean 20:00etan izanen da Arizkunenean eta Oskar Alegria zuzendariarekin ere solasteko aukera izanen da

‘Emak bakia baita’ filma eskainiko dute ekainaren 16an, ortziralean 20:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Filma ikusi ondotik, Oskar Alegria zuzendariarekin solasteko aukera ere izanen da. 


20:00

Pizza-pote eta Lear taldearen kontzertua

Lekarozko Abeltegia, Baztan Lekaroz | Kontzertuak

Ortziralean 20:00etan hasita Baztango gazte batzuk Lekarozko kanpuseko Hizkuntza murgiltzen zentroa delakoa okupatu zuten duela aste batzuk eta bertan bizi dira geroztik, zenbait ekitaldi antolatuz. Ekainaren 16an, ortziralean 20:00etan hasita, pizza-pote eta Lear taldearekin kontzertua antolatu dituzte, Abeltegia Bizirik! goiburupean.

Pizza-pote eta Lear taldearen kontzertua Lekarozko Abeltegia

Ortziralean 20:00etan hasita

Baztango gazte batzuk Lekarozko kanpuseko Hizkuntza murgiltzen zentroa delakoa okupatu zuten duela aste batzuk eta bertan bizi dira geroztik, zenbait ekitaldi antolatuz. Ekainaren 16an, ortziralean 20:00etan hasita, pizza-pote eta Lear taldearekin kontzertua antolatu dituzte, Abeltegia Bizirik! goiburupean.



10:30
12:00

0-3 urteko haurren Guraso Eskola

Arizkunenea, Elizondo | Ikastaroak

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik  Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 

0-3 urteko haurren Guraso Eskola Arizkunenea

Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, Pilar Seminario adituaren eskutik 

Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren Guraso Eskola eginen dute. Lau saio eginen dituzte martxotik ekainera, hilabeteko bat, eta izen emateko epea martxoaren 15ean akituko da, Baztango Udaleko 948 580006 telefonora deituz. 



23:00
19:00

Leitzako 40. Kultur Aroa

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Maiatzaren 12tik ekainaren 17ra antolatu dute Leitzako kultur taldeak auzolanean Datozen asteetan kulturaz gozatu nahi duenak izanen du aukera, Leitzako 40. urtez Kultur Aroa antolatu baita. 1978. urtean hasi ziren herrian kultur astea antolatzen ikastolaren inguruan zebiltzan irakasle eta guraso batzuk eta geroztik herritar asko aritu dira Lei­tzako Kultur Taldean, auzolanean, kultur ekimenak antolatzen. Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra arte luzatuko da Kultur Aroa eta ohikoa denez, hitzaldiak, musika, erakusketak, liburu aurkezpenak... denetarik izanen da. 

Leitzako 40. Kultur Aroa

Maiatzaren 12tik ekainaren 17ra antolatu dute Leitzako kultur taldeak auzolanean

Datozen asteetan kulturaz gozatu nahi duenak izanen du aukera, Leitzako 40. urtez Kultur Aroa antolatu baita. 1978. urtean hasi ziren herrian kultur astea antolatzen ikastolaren inguruan zebiltzan irakasle eta guraso batzuk eta geroztik herritar asko aritu dira Lei­tzako Kultur Taldean, auzolanean, kultur ekimenak antolatzen. Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra arte luzatuko da Kultur Aroa eta ohikoa denez, hitzaldiak, musika, erakusketak, liburu aurkezpenak... denetarik izanen da. 



12:32
12:00

Iturengo bestetako kartel lehiaketa

Malerreka Ituren | Lehiaketak

Ekainaren 22ra bitarte aurkezten ahal dira lanak 2017ko bestetan erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Iturengo udalak aurten ere. 16 urtetik goitiko edozeinek hartu dezake parte eta ekainaren 22a, ostegun eguerdia izanen da lanak aurkezteko hondar eguna. Irabazleak 100 euro irabaziko ditu.

Iturengo bestetako kartel lehiaketa

Ekainaren 22ra bitarte aurkezten ahal dira lanak

2017ko bestetan erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Iturengo udalak aurten ere. 16 urtetik goitiko edozeinek hartu dezake parte eta ekainaren 22a, ostegun eguerdia izanen da lanak aurkezteko hondar eguna. Irabazleak 100 euro irabaziko ditu.



18:00
20:30

J.L. Torralbaren margo erakusketa Arizkunenean.

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Ekainaren 2tik 17ra ikusgai dago Arizkunenean Juan Luis Torralba Antxordoki elizondarraren margo erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 2tik 17ra. Astegunez 18:00etatik 20:30era eta asteburuetan 11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era ikusteko aukera izanen da.

J.L. Torralbaren margo erakusketa Arizkunenean. Arizkunenea

Ekainaren 2tik 17ra ikusgai dago Arizkunenean

Juan Luis Torralba Antxordoki elizondarraren margo erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 2tik 17ra. Astegunez 18:00etatik 20:30era eta asteburuetan 11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era ikusteko aukera izanen da.



12:03
12:00

Arantzako txokorik politena lehiaketa

Bortziriak Arantza | Lehiaketak

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.


Arantzako txokorik politena lehiaketa

Uztailaren 15era arte aurkez daitezke txokoen argazkiak eta 29ra arte bozkatzeko aukera izanen da

Arantzako udaleko ingurugiro eta turismo batzordeak, bigarren aldiz, herriko txokorik politena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, etxe edo inguruaren argazkia, Dena edo Apezenea janaridendetan utzi beharko du, uztailaren 15a baino lehen.
 Aurkeztutako argazkiak jendaurrean egonen dira uztailaren 29a arte.




11:16
14:00

Plazaolako azal lehiaketa

Leitzaldea Leitza | Lehiaketak

Aldizkarirako idatziak ere ekainaren 30era arte aurkez daitezke Leitzako Santiburtzioak iragartzen dituen Plazaola aldizkaria prestatzeko garaia ailegatu da eta hori osatzen joateko, martxan da azal lehiaketa. Irabazleentzat sariak izanen dira. 16 urtetik beherakoak opari bat jasoko du eta 16 urtetik gorakoetan irabazle izanen denak, 150 euroko saria. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Maimur liburu­dendan edo Aurreran. 

Plazaolako azal lehiaketa

Aldizkarirako idatziak ere ekainaren 30era arte aurkez daitezke

Leitzako Santiburtzioak iragartzen dituen Plazaola aldizkaria prestatzeko garaia ailegatu da eta hori osatzen joateko, martxan da azal lehiaketa. Irabazleentzat sariak izanen dira. 16 urtetik beherakoak opari bat jasoko du eta 16 urtetik gorakoetan irabazle izanen denak, 150 euroko saria. Lanak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Maimur liburu­dendan edo Aurreran. 



12:00
20:00

Almandozko Bestaberri bestak

Baztan Almandoz | Bestak

Pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dira ortzeguneko egun handian Urtero bezala, Bestaberri egunaren inguruan besta egitarau zabala prestatu dute Almandozen. Egun handian, mezaz gain, pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dituzte eta hondar egunean, guztia borobilduz herri kirolak eta magraren zozketa.

Almandozko Bestaberri bestak

Pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dira ortzeguneko egun handian

Urtero bezala, Bestaberri egunaren inguruan besta egitarau zabala prestatu dute Almandozen. Egun handian, mezaz gain, pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dituzte eta hondar egunean, guztia borobilduz herri kirolak eta magraren zozketa.



08:41
13:00

Arantzako bestetako programaren azal lehiaketa

Bortziriak Arantza | Lehiaketak

Lanak uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Aurten lehenbiziko aldiz, Arantzako bestetako programaren azala edo portada herriko­ haurren batek egina izanen da, Udaleko Kultura Batzordeak haurrei zuzendutako azal lehiaketa antolatu baitu. 

Arantzako bestetako programaren azal lehiaketa

Lanak uztailaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dituzte

Aurten lehenbiziko aldiz, Arantzako bestetako programaren azala edo portada herriko­ haurren batek egina izanen da, Udaleko Kultura Batzordeak haurrei zuzendutako azal lehiaketa antolatu baitu. 



11:00
19:00

Etxalarko Haurraren Eguna

Bortziriak Etxalar | Ospakizunak

Eskulanak, kontzertua, ipuin topaketa eta bertze hainbat ikusgarri izanen dira ortziralean eta igandean Landagain eskolak, Guraso Elkarteak, udalak eta Altxatak antolatuta, Haurraren Eguna ospatuko da ekainaren 16an eta 18an Etxalarren.

Etxalarko Haurraren Eguna

Eskulanak, kontzertua, ipuin topaketa eta bertze hainbat ikusgarri izanen dira ortziralean eta igandean

Landagain eskolak, Guraso Elkarteak, udalak eta Altxatak antolatuta, Haurraren Eguna ospatuko da ekainaren 16an eta 18an Etxalarren.


17:00
14:00

Autodefentsa feminista tailerra Leitzaldean

Leitzaldea Leitza | Tailerrak

Berdintasun Batzordeak antolatutako ikastaroa doan izanen bada ere, maiatzaren 27a baino lehen eman behar da izena Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak antolatuta autodefentsa feminista tailerra eginen dute ekainaren 16an eta 17an Leitzan, 16 urtetik gorako emakumeei zuzendua.

Autodefentsa feminista tailerra Leitzaldean

Berdintasun Batzordeak antolatutako ikastaroa doan izanen bada ere, maiatzaren 27a baino lehen eman behar da izena

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak antolatuta autodefentsa feminista tailerra eginen dute ekainaren 16an eta 17an Leitzan, 16 urtetik gorako emakumeei zuzendua.